Enbutizioa

 
   
   
   
 
 
 

Aitzkoatek etengabeko hobekuntza aurkitzeko asmoz, bere ekoizpen-katean enbutizio prozesua gehitu du. Prozesu horrek gainazal konplexuak dituzten eta dimentsio aldetik bereziak diren piezak txapa finean sortzeko balio du. Horrela, lehen tradizionalki galdaketa bidez eta mekanizatu bidez egiten ziren piezak arrakastaz ordezkatzea lortu da. Helburua, prentsaren bidez egindako presioari esker enbutizio matrizeren bidez definitutako formarekin bat datorren pieza bat lortzea da.