1.984an sortua da Aitzkoate s.a.l. 3.000 m2-ko instalazioak dituen eta 27 langilez osatuta dagoen galdaragintza finaren enpresa da.
Enpresaren aldakortasuna dela eta, bezero bakoitzaren beharrak aseko dituen produktua eskaintzeko aukera dugu. Horrela, bere eskariari profesionaltasunez eta era eraginkorrean erantzun ahal izango diogu.
Aitzkoatek enpresa nazional garrantzitsu batzuentzat lan egiten du, adibidez, CAFentzat, Indarrentzat, Viscofanentzat… Horientzat planotik abiatu eta bukaera arteko piezarainoko zerbitzu integrala eskaintzen du autonomia osoz.
|