Lege-oharra
2002ko uztailaren 11ko 34/2002 Legearen 10. artikuluan -Informazio Gizartearen Zerbitzuei buruzkoan- xedatutakoaren arabera, AITZKOATE S.A.L.k -aurrerantzean AITZKOATE-, www.aitzkoate.com domeinuko Interneteko webgune honen bidez informazioaren gizartearen zerbitzuak ematen dituenez, interesdunentzat eskuragarri jartzen du informazio hau:

Enpresaren izena: AITZKOATE S.A.L.
Egoitza soziala: POL. GUDUGARRETA No10, PABELLÓN 6 - 20200 BEASAIN, GIPUZKOA
IFZ: A20088274
Telefonoa: 943 88 25 62
Fax-a: 943 88 88 25
e-Maila: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. 
Domeinuaren izena: www.aitzkoate.com


Xedea

AITZKOATEk bere bezeroei eskaintzen dizkien produktuak eta zerbitzuak jakitera emateko diseinatu da webgune hau. Lege-ohar honek ezartzen ditu webgune hau erabiltzeko baldintzak.
AITZKOATEk beretzat gordetzen du webgunean ager daitekeen edozein informazio-mota aldatzeko eskubidea, eta ez du erabiltzaileei aldaketa horien berri emateko obligaziorik; nahikoa izango da webgune honetan argitaratzea.


Erabilera onargarria

Webgune honen erabiltzaileak konpromiso hauek hartzen ditu:
· Webguneko edukiak edo zerbitzuak legeak betez erabiltzea, eta ez baliatzea bertako edukiak titularraren berariazko baimenik gabe.
· Ez sartzea webgunearen erabilera eten edo alda dezakeen programa, birus edo beste programa maltzurrik.
· Ez hedatzea webgune honetako irudi, bideo, testu edo beste edukirik, webgunearen titularraren berariazko onespen idatzia izan ezean.