Aitzkoate 1984an sortu zen, kide fundatzaileak egungo enpresa dena sortzeko batu zirenean. Produktu metalikoen eskaintza gero eta handiagoa zenez, Lazkaon tailer txiki bat irekitzea erabaki zuten, metala landu ahal izateko. Helburua argia zen: irtenbide eraginkorrak ematea galdaragintzaren arloan.
Urteak igaro ahala enpresak aldaketa asko egin zituen bere egituran, eta zerbitzu berriak eskaintzen hasi zen, soldatutako produktu osoak eskaini ahal izateko.
2006an, eskariari erantzuna emateko eta bezeroek eskatutako kalitatea eta zerbitzuak ematen jarraitzeko helburuarekin, egoitza berri bat ireki zuten Beasainen. Ordutik gure zerbitzuak eskaintzen jarraitzen dugu bertan.
Galdaragintzan hamarkadez lanean aritu ondoren, irtenbideen eskaintza zabala eskaintzeko gaitasuna daukagu, diseinutik hasita, produktuaren azken muntaketara arte. Mota guztietako produktu metalikoak ekoizten ditugu tren-industriarako, lan ondasunetarako, elikadura-sektorerako, edo makinen sektorerako. Gure lana beti fundatzaileen printzipioetan oinarritzen da: kalitatea, konpromisoa eta berrikuntza. Eta gure helburua da bezeroei egunetik egunera hobetzen ari garen zerbitzu bat eskaintzea.